XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frantsez hizkuntzaren zabalkundea, errege boterearen desarroilo eta finkatzearekin oso loturik egon zen.

Hizkuntza ofiziala zabaltze prozesuan, 1539ko Villers-Cotterets-eko Araudia determinatzailea izan zen, agiri juridiko eta pribatu guztietan erabilitako hizkuntza biarnesa izan zen.

Pirineoan estatu guztien arteko hizkuntza ofizial eta diplomatikoa izan zena.

Bestalde monarkiari bost axola zaizkio zenbait lurraldetan hitzegiten diren hizkuntzak.

2.- Iraultza garaia A.- Euskara erakunde politiko-administratiboen deuseztapena.

1789.eko abuztuaren 4ean Erreinuko zenbait lurraldetako erakunde bereziak deuseztu ziren; horien artean Ipar Euskal Herrian osatzen zutenak.

Honela, Biarnorekin batera (hizkuntzaz eta kulturaz erabat desberdina zena) Behe Pirineoetako Departamendua egin zutelarik.

Beren erakundeak galtzeak herritarrengan berebiziko haserrea sortu zuen, Lapurdiko Biltzarreak erregearen aurrean protestatu zuen, Behe Nafarroako diputatuen Sindikoak agiri bat baino gehiago idatzi zuen bere konstituzioa errespetatzen ez bazitzaien nafarrek Frantzia alde batera utziko zutela mehatxu eginaz eta Zuberoako diputatuak Batzarre Nazionaletik atera egin ziren.

Protesta hauen arrazoinik funtsezkoena euskaldunen erakunde eta hizkuntzaren berezitasuna ziren.

Ipar euskal lurraldeek eskari hau egin zuten: egitura politiko-administratiboak aldatzekotan, antolamendu bakar bat moldatuz geldi zitezela Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroa.